Gabonetako tailerretan parte hartzeko aukera

B. PARRA OLABERRIA.

Gabonetako tailerretan parte hartu nahi dutenen-tzat izena emateko epea atzo ireki zen, abenduaren 15a arte. 3 eta 10 urte bitartekoentzat tailerrak izango dira hilaren 26tik 29ra eta urtarrilaren 2tik 5era. 24ean haurrak herrian zehar kantari ibiliko dira eta Olentzerori ongi etorria egingo diote; 29an puzgarriak frontoian izango dituzte, goiz eta arratsaldez; eta, urtarrilaren 5ean Errege kabalgatan parte har dezakete. Bitartean tailerrak, 10:00etatik 13:00etara izango dira Jolas Txokoan. Nerabeek, 2000-2006. urteetan jaiotakoek, hilaren 27 eta 28an batukada tailerra, Ihurre Zaharran, izango dute eta urtarrilaren 3an Baskonia-Real Madrid partida ikusteko aukera.Interesatuek izena Jolas Txokoan eman beharko dute, bihar baino lehen.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos