Gabonetako V. Eskuzko txapelketako finalak gaur

DV ATAUN.

Ataun Kirol elkarteak antolatuta, abenduak 26an hasiera eman zitzaion Ataungo Gabonetako V. Eskuzko txapelketari. Pilota partidak arratsaldeetan Auzoeta kiroldegian jokatzen dira.

Goierriko (Lazkao, Olaberria, Zaldibia, Ordizia, Beasain, Ormaiztegi, Segura eta Zegamako) 155 neska-mutil ari dira parte hartzen txapelketan, maila bikaina erakutsiaz. Goierriko pilotaren jarraipena bermaturik dagoela ikusi da argi eta garbi.

Txapelketan Ataungo 40 pilotarik parte hartzen dute. Pilotariak adinaren arabera kategoria desberdinetan banaturik daude: benjaminak, kimuak eta horrez gain neskentzako paletan kadete eta gazte mailan. Egunero pilota partiduak ikustera jende ugari hurbildu da Auzoeta kiroldegira.

Txapelketa desberdinetako finalak gaur 15:00etatik aurrera Auzoeta kiroldegian jokatuko dira.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos