Gabonetako erakusleiho lehiaketa bihar abiatuko da

Iazko erakusleiho irabazlea./
Iazko erakusleiho irabazlea.

Irabazlea aukeratzen laguntzeak saria izango du aurten ere

DV LAZKAO.

Gabonak gertu ditugun honetan, LazkaOn merkatari elkarteak eta Lazkaoko Udalak Gabonetako Erakusleiho Lehiaketa jarri dute martxan aurtengoan ere, aurreko edizioen modura, komertzio lazkaotar guztiei irekita. Herritarrek irabazlea zein den aukeratzen lagunduko dute eta ez dute batere erraza izango oraingo honetan, denda asko animatu baitira aurtengoan erakusleihoak apaindu eta lehiaketan parte hartzera.

Bozkatzeko garaian kontutan hartu behar dira argiztapena, salgaien kontrastea, originaltasuna, sormena... eta erakusleihoa osatzerakoan dendariek dituzten salgaietakoren bat edo batzuk agerian egon behar direla. Gaur izango da parte hartzaileek erakusleihoa prestatzeko azken eguna eta bihartik aurrera, gustokoenagatik bozkatzeko aukera izango dute herritarrek. Etxeetan banatutako Flyera edo denda parte-hartzaileetan banatuko dituzten boto-txartelak bete eta udaletxean jarriko den kutxara eraman behar dituzte horretarako. Nahiago duenak, facebookez ere bozkatu dezake, (@lazkaon) denda gustokoena zein den adieraziz mezu pribatu bat bidalita.

Hilak 22, azken eguna

Abenduaren 22a izango da bozkatzeko azken eguna eta bozketaren emaitza, merkatari elkarteko ordezkari batek eta udaleko sustapen teknikariak osatutako epaimahai baten balorazioari batuz aukeratuko dira aurtengoan erakusleiho lehiaketako irabazleak.

Kanpaina honetan parte hartzeak, saria izan dezake gainera erosleentzat; erakusleiho itabazlea aukeratzeko bozka ematen duten guztien artean, zozketa bidez, 150 euroko lau erosketa bale eta 400 euroko erosketa bale bat banatuko baitira, lehiaketan parte hartu duten dendetan gastatzeko. Modu horretan, Gabonetako erosketak herrian egin dituztenei eskerrak eman nahi dizkie antolatzaileek, izan ere, «herrian egindako erosketei esker Lazkaoko merkataritza bizirik mantentzen da eta kalean bizipoza somatzen da», diote.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos