Gabonetako areto futbol txapelketa jokatu zen

Kadete mailako Gael taldea. /  ARGAZKIAK NÚÑEZ
Kadete mailako Gael taldea. / ARGAZKIAK NÚÑEZ

Gipuzkoako Herri Txikietako Areto Futbol Elkarteak antolatu zuen txapelketa herriko Harripila kiroldegian

NÚÑEZ LEGORRETA.

Gipuzkoako Herri Txikietako Areto Futbol Elkarteak Gabonetako txapelketa antolatu zuen Legorretako Harripila kiroldegian. Hiru mailatan bederatzi talde aritu ziren elkarren aurka arratsalde guztian. Giro ederra bizi zen, eta ikusleek gogoz animatu zituzten talde guztiak.

Emaitzak

Alebin mailan Legorretako taldea izan zen garaile, Gael izan zen bigarren eta Aurrera Leitza hirugarren. Infantil mailan Aurrera-Leitza izan zen irabazlea, Gael bigarren eta Lauburu Ibarra hirugarren. Kadeteetan Logroñoko Rioja Team izan zen garaile, Gael bigarren izan zen eta Salburua hirugarren.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos