Gabon kontzertua elizan

Gabon kontzertua elizan

A. BAZTARRIKA GABIRIA.

Gabon jaiak bertan ditugula nabarmen gelditu zen aurreko igande eguerdian Gabirian. Izan ere, Txindata musika eskolako ikasle gabiriarrek sekulako kontzertua eskaini zuten meza ostean. 5 urteko hezkuntza musikaleko ikasleetatik hasi eta jadanik instrumentuak maisutasunez jotzen dituzten nerabeetara bitarteko neska mutilek txirula, trikiti, pandero, piano, gitarra, saxofoi eta txistuz lagundurik Gabon kantak eta bestelako abestiak tartekatuz publikoan zeudenak hunkitzeaz gain Gabonetan murgiltzeko izpirituz gainezka utzi zituzten.

Bestetik, egun berezi hauetako ekitaldiekin jarraituz, hilaren 23an 16:00ak aldera Gabiriara Olentzero iritsiko da.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos