Gabiriako udaberri kulturalari amaiera, asteburu honetako ekitaldiekin

ARANTZAZU BAZTARRIKA GABIRIA.

Udaberriarekin batera aurtengo Gabiriako udaberri kulturala asteburu honetako ekitaldiekin amaituko da.

Ostiral arratsaldean, beti bezala, pintxo-potea egongo da herri gunean, baina aste honetan Bertatik Bertara proiektuko produktuak erabiliko dira pintxoak egiteko, hau da, inguruko baserritarrek ekoizturiko produktuak, tokiko kontsumoa sustatzeko helburuarekin.

Larunbat arratsaldean berriz, 16:00etan hasita judo erakustaldia egongo da frontoian. Bertan maila, herri eta adin ezberdineko judoka ugarik hartuko dute parte, gabiriarrak barne.

Azkenik, igande arratsaldean, 18:00tan 'Ergela' antzezlana egongo da elizako Saloian, Sara Cozar eta Joseba Apaolaza antzezleekin. Antzezlan hau 14 urtetik gorakoentzat da.

Erakusketa Ostatuko tabernan

Bestetik, Osatuko tabernan eta jangelan Ane Urzelai eta Dani Uribe artistek antolaturiko kuadroen erakusketa dago lehengo astetik, bertaratutakok gainera kuadroak ikusteaz gain erosi ere egin ditzakete hala nahi badute.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos