Futbol taldeak lider jarraitzen du

Lehenengo Erregionaleko taldeak 3-0 irabazi zion Mundarrori

A. ETXEBERRIA SEGURA.

Lehenengo Erregionaleko futbol taldeak 3-0 irabazi zuen Mundarroren aurka larunbatean Seguran. Garaipen honekin sailkapeneko lehen postuan finkatzen da taldea, igoera faserako txartela ia eskuratuta.

Neurketa nahikoa erraza izan zuten Pello Sotok zuzentzen dituen jokalariek larunbatean. Lehen zati eroso batean, 20. minuturako bi gol sareratu zituzten. Julenek eta Iñigok egin zituzten golak. Bigarren zatian Iñigok egin zuen hirugarrena. Neurketako albiste txarra Julenek belaunean izandako lesioa izan zen.

Liburu aurkezpena

Asteburuan egingo den liburu azokaren karietara, Jakoba Errekondok 'Landareak zaintzen' liburua aurkeztuko du gaur Seguran. Kultue Etxean izango da ekitaldia, 19.00etan hasita. Gida liburu honetan, landareak zaintzeko garai bakoitzean zer lan egin behar den eta nola, xehe, azaltzen du Errekondok. Antton Olariagaren iruditegiak jantzia dago aldi berean agenda den liburua, eta 2018an denbora plazerez eta ganoraz antolatzeko tresna da.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos