Futbol taldeak 3-0 irabazi zuen Usurbilen aurka

Denboraldi hasiera ona ari da egiten futbol taldea./
Denboraldi hasiera ona ari da egiten futbol taldea.

Pello Sotoren jokalariek bigarren postuan jarraitzen dute sailkapenean

A.ETXEBERRIA SEGURA.

Lehenengo Erregionaleko futbol taldeak 3-0 irabazi zuen Usurbilen aurka larunbatean Seguran. Beste hiru puntu garrantzitsu eskuratu zituzten Pello Sotoren jokalariek eta bigarren postuan jarraitzen dute sailkapenean.

Nahikoa neurketa erraza izan zen larunbatekoa Segurakoentzat eta nagusitasun osoa izan zuten zelaian hasieratik bukaerara. Lehen zatian gol aukera asko sortu zituzten eta 2 golen aldearekin joan ziren atsedenaldira. Korner bidez etorri ziren bi golak, Jabi eta Jonen erremateekin. Bigarren zatian aldea handitzeko aukera ugari izan zituzten eta Intxak egin zuen hirugarren gola area kanpoko jaurtiketa batekin.

Seguraren aldetik talde hau zelairatu zen: Unai, Xanet, Xabier, Murua, Iñigo, Intxa, Jabi, Jon, Julen, Sarasola eta Unai. Bigarren zatian Andoni, Jesus, Adei eta Aritz sartu ziren jokoan.

Fotos

Vídeos