Futbol taldeak 1 eta 2 irabazi zuen Astigarragan

A. ETXEBERRIA SEGURA.

Lehenengo Erregionaleko futbol taldeak 1-2 irabazi zuen Mundarroren aurka larunbatean Astigarragan. Erraz irabazi beharreko neurketa konplikatu egin zitzaien eta azkenean estu ibili ziren 3 puntuak eskuratzeko.

Lehen zatian erabat nagusi izan ziren zelaian baina soilik gol bateko alda lortu zuten. Jabik bidali zuen baloia sareetara. Bigarren zatia parekatuagoa izan zen, baina hala ere Pello Sotoren jokalariek nahikoa aukera izan zuten alda handitzeko. Kontraeraso batean, ordea, berdindu egin zuten aurkariek eta minutu gutxi gera-tzen ziren partida amaitzeko. Korner batean Andonik egin zuen garaipenaren gola burukada bikain batekin, 3 puntu garrantzitsu eskuratuaz. Talde honek jokatu zuen Seguraren aldetik: Unai, Xanet, Xabier, Murua, Alex, Intxa, Jabi, Jon, Julen, Sarasola eta Garmendia. Bigarren zatian Iñigo, Jesus eta Andoni zelairatu ziren.

Batzarra gaur

Futbol taldeak batzarrak egingo du gaur Kultur etxean 19:00etan.

Fotos

Vídeos