Futbol taldeak denboraldiko lehen garaipena lortu zuen

Lehenengo Erregionaleko taldeak 6-2 irabazi zion Danenari Alustizako berdegunean

A. ETXEBERRIA SEGURA.

Lehenengo Erregionaleko futbol taldeak denboraldiko lehen garaipena lortu zuen larunbatean Ligako bigarren jardunaldian. Danenaren aurkako neurketan, Alustizako berdegunean, erraz nagusitu ziren, 6-2. Hiru puntu hauekin, eta lehen partidan eskuratutako berdinketarekin, hirugarren kokatu dira sailkapenean.

Azken asteetan lesio askorekin badabiltza ere, ongi jokatu eta lehen zatian partida erabakita utzi zuen Pello Sotoren taldeak 3 goleko aldearekin. Bigarren zatian beste 3 sartu zituzten, eta aurkariek ere murriztu zuten aldea bi golekin.

Talde honek jokatu zuen Seguraren aldetik: Unai, Xabi, Xanet, Iñigo, Alex, Jon, Oskar, Intxa, Julen, Garmendia eta Sarasola. Goleatzaileak Aimar bi golekin, Julen beste birekin, Xanet eta Intxa izan ziren.

Fotos

Vídeos