Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada

Futbol taldeak azken minutuan lortu zuen garaipena

A. ETXEBERRIA

SEGURA.

Martes, 20 de febrero 2018, 00:19

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Etxeko partiduetan oso sendo daudela erakutsiaz, Lehenengo Erregionaleko futbol taldeak 3-2 irabazi zuen Iluariren aurka larunbatean. Bi goleko aldea eduki ondoren, aurkariek berdin du eta azken minutuan lortu zituzten hiru puntua.Garaipen honekin bigarren jarraitzen dute sailkapenean, lehenengoa den Getariatik puntu batera, baina partidu bat gutxiagorekin.

Gol ugariko neurketa izan arren, lehenengo zatian ez zen markagailua mugitu, baina Segurak agindu zuen jokoan, atzean gogor eta geldikako jokaldietan min handia eginez. Lau aukera oso garbi eduki zituzten jokaldi hauetan, baina ez zuten asmatu ate aurrean.

Bigarren zatian joko onarekin jarraitu zuten etxekoek eta lehen 15 minutu bikainetan bi gol sartu zituzten. Lehenengo gola Jon Gisasolak sartu zuen Xaneten burukada bat baliatuaz. Bigarren gola Iñigo Intxaustik egin zuen, area kanpoko jaurtiketa batekin. Dena kontrolpean zegoela zirudienean, talde donostiarrak beraien aukerak aprobetxatu eta berdinketa jarri zuen markagailuan.

Garaipenaren bila joan beharra eduki zuten Pello Sotoren jokalariek, eta segi eta segi, azken minutuan lortu zuten 3 puntu balio dituen sareratzea. Alboko sake batean, nahastu egin zen jokaldia eta baloia area txikian zela, azkenean aurkariek beraien atean sartu zuten gola.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios