Futbol taldea lidertzan da

A. ETXEBERRIA SEGURA.

Lehenengo Erregionaleko futbol taldeak 1-0 irabazi zion Intxurreri larunbatean Seguran. Emaitza honekin lehen postua berreskuratu du taldeak sailkapenean 17 punturekin. Lazkao 16rekin dago, 11rekin Usurbil eta 10ekin Danena. Lehen lau taldeak sailkatzen direnez igoera faserako, denboraldiko lehen helburua eskura dauka hamaikako hori-beltzak.

Neurketa parekatua suertatu zen larunbatekoa eta asko kosta zitzaien etxekoei 3 puntuak lortzea. Lehen zatian bi taldeen aldetik egon ziren aukerak baino ez zen egon golik. Bigarren zatian nagusi izan ziren etxekoak eta Julen Sarasolak sartu zuen garaipenaren gola. Azken minutuetan erasora jo zuen Intxurrek berdinketaren bila, baina bikain defendatu ziren Sotoren jokalariak.

Etxekoen hamaikakoa partida honetan: Unai, Xanet, Xabier, Oskar, Iñigo, Intxa, Jabi, Jon, Andoni, Sarasola eta Unai. Aritz, Jesus, Adei eta Pinto sartu ziren jokoan bigarren zatian.

Fotos

Vídeos