Futbol taldea lider jarri da

A. ETXEBERRIA

Lehenengo Erregionaleko futbol taldeak 0-4 irabazi zuen Euskaldunaren aurka. Lehen hiru jardunaldietan bi garaipen eta berdinketa bat lortuta, lehen postuan kokatu da taldea 7 punturekin. Andoaingo partidan azkenean erraz irabazi bazuten ere, lehen zatia parekatua izan zen. Bi taldeen aldetik egon ziren aukerak, baina 5 minuturen faltan Segurakoak aurreratu ziren penalti baten bidez, Unai Garmendiak egin zuen gola. Bigarren zatian erraz nagusitu ziren, beste 3 gol sartuta. Julenek egin zituen bi gol eta Oskarrek bat.

Fotos

Vídeos