Fumut taldearen rock eta stoner soinuak entzungo dira hilaren 19an Herri Antzokian

Fumut datorren ostiralean arituko da Legorretan. / ALBERTO ALMENDRO
Fumut datorren ostiralean arituko da Legorretan. / ALBERTO ALMENDRO

NÚÑEZ LEGORRETA.

Legorretako Udalak 2018. urteko neguan lau kontzertu antolatu ditu. Hauetatik lehena Fumut taldeak eskainiko du datorren ostiralean. Hilaren 19an, ostiralean, 22:30etik aurrera arituko dira Herri Antzokian. Sarrerak jada salgai daude 5 eurotan.

Fumut taldea Lazkaon sortutako «rock, fuzz, fuzznroll eta stoner» taldea dela dio Musika Zuzenean web orriak. «Lazkaotar zein ordiziarrez osatua dago eta nahiz eta hasiera batean bertsioak egiten zituzten, laster hasi ziren beraien doinu propioak jorratzen. Urte batzutan zehar kontzertuak ematen ibili ondoren, 2016. urteko udaberri bukaeran estudioan sartu ziren Karlos Osinaga Txap-ekin, beraien lehen diska izango zena grabatzera. Diska hau 2016. urteko irailean kaleratu zelarik», irakurri daiteke bertan.

Tasak

Legorretako Udalak herri baratzeetako erabiltzaileen eta uraren eta estolderiaren gaineko tasa onartu berri ditu. Hilabeteko epea dute, otsailaren 12ra arte, herritarrek uraren zerbitzuaren zein herri baratzeetako tasa ordaintzeko Udalak Kutxabanken duen kontu korronte zenbakian.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos