Frontoi Zaharreko Txapelketako finalerdiak bihar

YARZA ALTZO.

Saninazio jaietarako astebete baino gutxiago geratzen denean, Frontoi Zaharreko Txapelketaren XXI. edizioa ere bere amaierara iristear dago. Bihar larunbatean jokatuko dira finalerdiak 17:30etik aurrera, hiru maila ezberdinetan, 6-10 urtekoak, 10-14 urtekoak eta 14 urtetik gorakoak. Hemendik aterako dira abuztuaren 1ean, jaietan, finala jokatuko duten bikoteak. Eguraldi txarra eginez gero partidak atzeratu egingo dira.

Fotos

Vídeos