Flemingo arroako jolas-lekua berrituta

Giro ezin hobea izan zen guraso, ikasle eta irakasle artean jolaslekua berritzeko egunean. /  FLEMING IKASTETXEA
Giro ezin hobea izan zen guraso, ikasle eta irakasle artean jolaslekua berritzeko egunean. / FLEMING IKASTETXEA

Haur, familia, irakasle eta herritarrak elkarlanean aritu ziren lanean giro ezin hobean

IMANOL ARRATIBEL AMASA-VILLABONA.

Fleming ikastetxeko Arroako eraikinean (Haur Hezkuntza) 'jolaslekua piztu!' proiektua auzolan baten bidez burutu dute. Guraso eta irakasleen artean patioa berritzeko proiektua diseinatu dute, beharrezko kudeaketak egin dira eta auzolan baten bidez proiektua aurrera eraman da, guraso, irakasle eta ikasleek parte hartu «dugun auzolan+festa egun polit bat burutuz». Auzolana oso egun polita bihurtu zen, «lan eta festa giro ederra izan genuen, eta patioaren emaitza bikaina izan da, benetan pozik gaudelarik denok egindako lanarekin: patioaren ema-itzarekin eta egindako elkarlanarekin helburu bikoitza bete baitugu», azaldu dute Flemingo kideek.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos