Finalera joateko autobuserako izena emateko epea gaur arte

GOIKOETXEA AMEZKETA.

Datorren igandean Bilboko Bizkaia pilotalekuan Jokin Altunak Mikel Urrutikoetxearen aurka jokatuko duen Lau t'erdiko finala ikustera joateko autobusak antolatu ditu Amezketako Udalak. Goizeko autobusa 10:00etan irtengo da Beartzana ondoko aparkalekutik, eta arratsaldekoa 14:30ean toki beretik. Baterako zein besterako txartelak 3 euro balio du, eta autobusera igotzerakoan kobratuko zaie bidaiariei. Izena emateko epea gaur bertan amaituko da, asteazkenarekin.

Hilaren 28ko hitzaldia

Bestalde, Udalak eta Kontsumobidek energia gastuen kudeaketari buruz antolatu duten hitzaldirako izena emateko epea etzi amaituko dela, ostiralarekin. Hitzaldia hilaren 28an izango da kultur etxean 19:30ean, eta joateko asmoa dutenek izena eman be-harko dute aurretik udaletxera deituta. Etxeko energia hornidurei eta argindar zein gas kontsumoari buruz hitz egingo dute hitzaldian -kontratuak, fakturak eta erreklamazioak-, eta energia nola murriztu ere azalduko dute.

Fotos

Vídeos