Finalera joateko autobuserako izena emateko aukera gaur

GOIKOETXEA AMEZKETA.

Datorren igandean Bilboko Bizkaia pilotalekuan Jokin Altunak Mikel Urrutikoetxearen aurka jokatuko duen Lau t'erdiko finala ikustera joateko autobusak antolatu ditu Amezketako Udalak. Goizeko autobusa goizkeo 10:00etan irtengo da Beartzana ondoko aparkalekutik, eta arratsaldekoa 14:30ean toki beretik.

Baterako zein besterako txartelak 3 euro balio du, eta autobusera igotzerakoan kobratuko zaie bidaiariei. Izena emateko epea gaur bertan amaituko da, asteazkenarekin.

Hilaren 28ko hitzaldia

Bestalde, Udalak eta Kontsumobidek energia gastuen kudeaketari buruz antolatu duten hitzaldirako izena emateko epea etzi amaituko da. Hitzaldia azaroaren 28an izango da iluntzeko 19:30ean kultur etxean, eta joateko asmoa dutenek izena eman beharko dute aurretik udaletxera deituta, taldea osatzeko gutxieneko entzule kopurua behar baita.

Fotos

Vídeos