Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada
Baserriz baserri biribilketan ibili ziren txistulari taldea. ARGAZKIAK A.B.
Festak ekitaldiz beterik eta giro bikainean ospatu ziren

Festak ekitaldiz beterik eta giro bikainean ospatu ziren

A. BAZTARRIKA

GABIRIA.

Miércoles, 23 de agosto 2017, 00:10

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Beste urte betez Gabirian 13an txistularien biribilketa eta makilaren jaitsierarekin festei hasiera eman genienetik egunak ekitaldiz beteta eta gauak musika eta parranda zalez gainezka igaro ditugu pasa den hilaren 18a arte, herri garbiketa eta osteko afari-meriendarekin festei amaiera eman genien arte.

Bitartean, adin eta gustu ezberdinetako pertsonentzat denetik egon da, esaterako: boteluze pilota modalitateko partida, lehen aldia zen Gabirian horrelakorik zegoela eta ematen ziren azalpen ugariei esker ikusleek guztiaz ohartu ahal izan zuten; bertso saio ederra, punta puntako bertsolariekin; adin ezberdinetako Goruntz taldeko dantzarien erakustaldiak, 4 urte ingurukoetatik hasi eta 20 urtetik gorako dantzarien oin arinen mugimenduak ikusteko; toka eta bolo txapelketak 15 eta 16an gerturatzen ziren guztiei zabalduak eta 17an herritarrentzat eta baita tiragomarena ere, guztira, kategoria ezberdinetan sari ugari banatu ziren, hala nola egun bakoitzekoak, bi egunetakoak, ondoen egin zuten herritarrentzat, emakumeentzat, gazteentzat...

Urteroko Ormaiztegitik Gabiriarako igoera ere ez zen falta izan, aurten 16 sari banatu ziren bertan, Jokin Matxinandiarena sprintean gailendu zen, goraino iritsi zen lehenengo neska Nerea Murua izan zen eta Kaminokutzatik gora Jon Ayerbek irabazi zuen bere kategorian.

Andra Mari gauean mozorro desfilea ere izan zen baita egun guztian zehar 'bahiketa' susmagarri bat edo beste ere, eta hurrengo eguneko umeen mozorrorik originalena 'sevillana' oso ziratsak irabazi zuen; sagardo eta txistor ugari ere banatu zen San Roke arratsaldean, 11 sagardotegitako sagardoa eta 6 harategitako txistorra ain zuzen ere, txistor lehiaketa Ormaiztegin harategia duen Joxe Benito Debak irabazi zuen; oilaskoa afaldutako pertsona mordoa egon zen egun artan eta hurrengoan Joselu anaiekin plazan dantzan aritu zirenak ere bai, ohitura denez hau izan zen festa hautako azken kontzertua, nahiz eta aurreko egunetan Gabiriako plazako oholtza musikari ugarik zapaldua izan.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios