Festa giroa jada Legorretan

Adin eta maila guztietako ikasleek parte hartu zuten emanaldian. /  NÚÑEZ
Adin eta maila guztietako ikasleek parte hartu zuten emanaldian. / NÚÑEZ

Goju-Ryu Japoniako karate tradizionalaren erakustaldia eta zumba taldeko kideen saioa izan ziren atzo

NÚÑEZ LEGORRETA.

Azintzio jaiak asteazkenean hasiko diren arren, atzo jada festa giroa izan zen nagusi. Ohitura den bezala, Goju-Ryu Japoniako karate tradizionalaren erakustaldia eskaini zuten atzo Shizen-Doju eskolako ikasleek. Adin eta maila guztietako hamahiru ikaslek parte hartu zuten erakustaldian, Marco Neto irakaslearen gidaritzapean.

Oinarrizko teknikekin hasi zen erakustaldia eta ondoren katak, defentsa pertsonalerako mugimenduak edota konbate librea erakutsi zituzten. Amaieran, ikasturte honetan gainditu dituzten azterketen ziurtagiriak, dominak eta gerriko berriak jaso zituzten.

Segidan, Legorretako zumba taldeko kideek festa giroa jarri zuten frontoian eskaini zuten erakustaldian. Haur gazte zein helduek gustora jarraitu zituzten Klaudia Nolan eta Tamara Berrocal monitoreen pausuak. Herriko taldearekin batera Ordiziako Txiki Dance eta Zaldibiko Aerobic Girls taldeak izan ziren.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos