Fernández de Piérola bodegara irteera antolatu du Katillu Txulok azaroaren 25erako

NÚÑEZ LARRAUL.

Aurtengo Larraulgo Kultur Astea irteera batekin hasiko da, datorren azaroaren 25ean, larunbatean. Katillu Txulo elkarteak Fernández de Piérola bodegara irteera antolatu du herritar guztiei zuzendua. Autobusa goizeko 8:30ean aterako da plazatik eta goizean geldialdia egingo da Guardia herria ezagutzeko. 13:00etan bodegan bisita gidatua egingo da eta ondoren bazkaria izango da bodegan bertan.

Irteeraren prezioa 40 eurokoa izango da. Izena emateak jada irekiak daude. Horretarako Katillu Txulo elkartearen kontu korrontean sartu beharko da izen ematearen kopurua, izen-abizenak zehaztuz: ES90 3035 0046 7304 60038605.

Fotos

Vídeos