Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada
Barazkiak erosi ahal izango dira igandean. YARZA
X. Ferie izango da igande honetan Belauntzan

X. Ferie izango da igande honetan Belauntzan

YARZA

BELAUNTZA.

Viernes, 27 de octubre 2017, 00:47

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Belauntzako Udalak Ferie antolatu du igande honetarako hamargarren urtez. Artisautza eta nekazal produktuen azoka, animalien erakusketa eta haurrentzako tailerrak izango dira goiz guztian herrian. Artisautza azoka frontoian egongo da gozogintza, bitxigintza, barazkiak eta frutak, eta abar, erosteko aukerarekin. Udaletxe ondoko plazan egongo dira urtero bezala herriko baserrietako abereak ikusgai. Era berean, aurten, haurrentzako tailerrak antolatuko dira eliza ondoan.

Zabor tasa

Belauntzako Udalak Zabor bilketari buruzko Tasen Errolda onartu zuen jada eta, jendaurrean jartzearekin batera, ordaintzeko epea irekiko da, urrian eta azaroan egin beharko dena. Ordainketan aurrezki kutxa edo banketxeen bidez egin beharko da.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios