Ezkirlen doinuek eman zioten hasiera jaiei

Goiazko gazteek bota zuten txupinazoa. /  NÚÑEZ
Goiazko gazteek bota zuten txupinazoa. / NÚÑEZ

NÚÑEZ BIDANIA-GOIATZ.

Goiazko herritarrek atzo eman zieten hasiera Andre Mariaren jaiei. Ohitura den bezala herriko gazteek bota zuten txupinazoa eta ondoren elizako kanpai hotsek iragarri zuten jaien hasiera. Arratsaldean, berriz, mus txapelketa antolatu zen frontoian. Berrogeita hiru bikotek parte hartu zuten arratsalde guztian luzatu zen txapelketan.

Gaurko egitaraua

Gaur Meza Nagusiarekin hasiko da egitaraua 11:15ean. Ondoren, herriko dantzariek emanaldia eskainiko dute eta jarraian poteo herrikoia egingo da. Arratsaldean, 19:00etan sagardo dastaketa izango da pintxoez lagunduta eta gaueko 22:30ean Izer, Alabier eta Lutxurdiorekin erromeria.

Bihar, astelehenean, arratsaldeko 17:00etan haurrentzako jolasak antolatuko dira Goiazko plazan eta amaieran txokolatada eskainiko da. Gaueko 22:30ean, berriz, Bide Batez taldearekin dantzaldia hasiko da. Taldean, traktore igoera antolatuko da.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos