'Euskaraz bizi al gara?' hitzaldia eskainiko du gaur Galtzaundi elkarteak

NÚÑEZ BERROBI.

Galtzaundi euskara taldeko kideek Tolosaldean orokorrean eta Berrobin zehazki euskarak duen egoeraz hitzaldia eskainiko dute gaur osteguna, martxoaren 15a. Hitzaldia Gaztegunean izango da, iluntzeko 19:00etan eta herritar guztiei irekia egongo da. Bertan, Hizkuntza Erabileraren Kale-Neurketak eskualde mailan eta herriz-herri emandako azken emaitzak azalduko dira eta aurten martxan jarriko den Euskaraldia egitasmoari buruzko xehetasunak aipatuko dira.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos