'Euskaraz bizi a(ha)l gara?' hitzaldia eskainiko du Galtzaundi Euskara Taldeak

I. ARRATIBEL ZIZURKIL.

Bihar asteazkena, Galtzaundiren Euskaraz bizi a(ha)l gara? zikloaren hitzaldia antolatu dute udaletxeko pleno aretoan, 19:00etan (Zizurkil goian) eta ostegunean, Plazida Otañko liburutegiko areto balioanitzean, 19:00etan (Zizurkil behean). Bertan, euskarak Tolosaldean duen egoeraz hitz egingo dute, Hizkuntza Erabileraren Kale-Neurketak emandako azken emaitzak azalduko dira eta 2018an martxan jarriko den Euskaraldia egitasmoari buruzko xehetasunak ere aipatuko dira.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos