'Euskaraz bizi a(h)al gara?' hitzaldia gaur

NÚÑEZ IRURA.

Euskararen erabilerari buruz hitz egin eta gaiaren inguruan hausnarketa bultzatzeko 'Euskaraz bizi a(h)al gara?' hitzaldia izango da gaur osteguna. Galtzaundi Euskara Elkarteak antolatutako ekimena da solasaldia eta Tolosaldean antolatu diren izen bereko hitzaldi sortaren baitan antolatu da. Bilera 18:00etan hasiko da Herri Eskolan. Hi-tzaldian Galtzaundi elkarteko eta UEMAko kideek Tolosaldean eta, bereziki, Iruran euskararen egoera nolakoa den aztertuko dute eta Hizkuntza Erabileraren Kale-neurketaren emaitzak azalduko dira. Gainera, datozen hilabeteetan martxan jarriko den Euskaraldia egitasmoaren nondik-norakoak azalduko dira.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos