Euskararen Plan Estrategikoaren onarpena aztergai batzordeko bileran

GOIKOETXEA AMEZKETA.

2018-2022 urteetarako Amezketako Udalaren Plan Estrategikoaren onespena aztertuko dute datorren astelehenean Hirigintza, Ekonomia eta Kultura batzordeek egingo duten bileran. 2018-2020 urteetarako Udalaren Diru-laguntzen Plan Estrategikoa arautzen duen ordenantzari buruz ere ariko dira. Horrez gain, hiru lankidetza hitzarmenen onarpena ere asteleheneko bilerako gai-zerrendan ageri da: Udalaren eta Tolosaldeko Komunikazio Taldearen artekoa 2021. urtera arte; Udalaren eta Akelok Guraso Elkartearen artekoa 2018-2019 urteetarako; eta Udalaren eta Zazpiturri Pilota Eskolaren artekoa 2018-2019 urteetarako.

Bilera iluntzeko 20:00etan hasita izango da udaletxeko pleno aretoan.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos