Euskararen Plan Estrategikoa onartuko da gaur osoko bilkuran

GOIKOETXEA AMEZKETA.

2018-2022 urteetarako Amezketako Udalaren Euskararen Plan Estrategikoa onartuko dute udal ordezkariek gaur eguerdiko 12:30ean izango den udaletxeko pleno aretoan plenoan. 2018-2020 urteetarako Udalaren Diru-laguntzen Plan Estrategikoa arautzen duen ordenantzari hasierako onespena emango diote, eta Enirio-Aralar Mankomunitateko Amezketako Udaleko ordezkari berria izendatuko dute. Horrez gain, hiru lankidetza hitzarmenen onarpena ere ageri da gaurko osoko bilkurako gai-zerrendan: Udalaren eta Tolosaldeko Komunikazio Taldearen artekoa 2021. urtera arte; Udalaren eta Akelok Guraso Elkartearen artekoa 2018-2019 urteetarako; eta Udalaren eta Zazpiturri Pilota Eskolaren artekoa 2018-2019 urteetarako.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos