Borrar
Guztira, ibilbide, egun zein ordu ezberdinetan 3.134 solaskideren arteko 1.082 elkarrizketa jaso dituzte. I.A.
Euskararen kale erabilerak bost puntu egin du behera

Euskararen kale erabilerak bost puntu egin du behera

2006ko kale neurketaren emaitzekin alderatuta, %65koa izan zen orduan indizea, eta %60,5ekoa iaz egindako ikerketan

IMANOL ARRATIBEL

ZIZURKIL.

Domingo, 8 de abril 2018, 00:40

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Soziolinguistika Klusterrak iaz herriko kaleetan egindako entzuketen ondorioak mahai gainean ditugu jada. Ondorioa argia da, azken hamarkadan behera egin du euskararen erabilerak Zizurkilen, ordura arteko joera txarrerako irauliz. Guztira, ibilbide, egun zein ordu ezberdinetan 3.134 solaskideren arteko 1.082 elkarrizketa jaso dituzte. Entzunaldi horietatik %60,5 izan da euskaraz. Atzera egin eta 2006ko kale neurketaren emaitzekin alderatuta, %65koa izan zen orduan indizea, bost puntuz jaitsi da euskararen erabilera Zizurkilen.

Galtzaundi euskara elkartetik adierazi bezala, kontu handiz egin behar da orduko eta oraingo erabilera datuen konparaketa, metodología ezberdina erabili baita oraingoan. Lehendabiziko aldiz, goiko herriguneko datuak eta Elbarrenakoak bereizita jaso dira, bi guneetako erabilera jakite aldera.

Mila elkarrizketa

Haurrei dagokienez, herrigunean %79,3koa da euskararen erabilera; Elbarrenan %71koa

Biztanleriari dagokionez alde handia badago ere, lagina antzekoa da. 546 elkarrizketa egin dira herrigunean eta 536 Elbarrenan. Behatutakoaren arabera, goian euskararen erabilera %72,7koa da, behean berriz %58,3koa. Gazteleraz jasotako elkarrizketak %27,1 izan dira goian eta %38,5 behean. Beste hizkun-tzaren presentziarik ez da jaso lehenengo kasuan, bigarrenean aldiz %3,2 izan dira.

Adinaren araberako azterketa ere eskaini du klusterrak, eta hausnarketarako datuak utzi dizkigu gainera: Haurren euskara erabileratik hasita, herrigunean %79,3 da erabilera; Elbarrenan aldiz, %71koa. Hemen haurrek adin ezberdinetako pertsonekin izandako elkarrizketak jasotzen dira. Baina haurren arteko elkarrizketei soilik begiratuta, euskaraz gehiago jaso dira behean goian baino. Alegia, aurreiritziek agintzen duenaren kontra, haurren artean gehiago hitz egiten da euskaraz beheko auzoan: Elbarrenan %82,9, Goiko herrigunean %75,5.

Goian, datu gozoenak gazteek eman dizkigute: %93koa da gazteen erabilera herrigunean, adin tarte horretan eskualde osoko erabilerarik altuena hain zuzen ere; Elbarrenan bestelakoa da egoera, %56,2koa da gazteek euskaraz egiten dutena. Aurrekoan datuak auzoka banatuta eman ez baziren ere, kezkatzekoa da beheko auzoko gazteen euskara erabilerak izan duen jaitsiera.

Helduen taldean, %64ak egiten du euskaraz goian eta erdiak baino gutxiagok, %48,3ak behean. Azkenik, 65 urtetik aurrerakoen erabilera indizea, %59,5 eta %55,6koa da hurrenez hurren.

Orain artean azaldutako datuak behaketa zuzenaren bidez lortutakoak dira. Baina aldi berean badira zeharka, galdeketa bidez jasotakoak ere. 2011ean jaso ziren euskararen ezagutza eta erabilerari buruzko datu aitortuak. Datuon arabera, euskararen ezagutza %76koa zen orduan Zizurkilen. Etxeko erabilera aitortuari dagokionez ere joera beretsua da: 2011an, Zizurkilen %41,9 erabiltzen zuen euskara etxeko hizkuntza bezala. 1991.urtean baino %5,7 gutxiago.

Zizurkilen ematen den ezagutza eta erabilera datuen beheranzko joera ez da kasu isolatua. Tolosaldeko mapa aztertzen badugu, kezkatzeko moduko ondorioez ohartuko gara: Izan ere, arnasgune kontsideratzen ditugun herri txikietan beherantzko joera nabarmena da: Eskualdeko 8 herritan euskararen etxeko erabilerak 20 puntuko jaitsiera izan du; beste 15 herritan, jaitsiera 10-20 puntu artekoa izan da; Zizurkil, Ibarra, Amasa-Villabona, eta Anoetarekin batera 1-10 punturen arteko jaitsiera izan dutenen multzoan dago.

Herri euskaldunak

Igoera xume bat izan duen bakarra Tolosa da. Galtzaundi Euskara Elkarteko kideek aurkezpenean ohartarazi zuten bezala «herri euskaldunak ez dira jada hain euskaldunak». Arnasgune kontsideratzen diren herri horietan, euskara salbatutzat eman da eta horrela eman da beherakada. Helburua, herri txikietako joera geratu eta herri handietakoa mantentzea da, euskararen egoeraren alarma piztuz eta gaia herri txikietako agendan sartuz.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios