Borrar
Euskararen egoerari buruzko parte hartze prozesua antolatu dute.
Euskararen inguruko hausnarketa prozesua jarriko du martxan Udalak

Euskararen inguruko hausnarketa prozesua jarriko du martxan Udalak

NÚÑEZ

ANOETA.

Viernes, 20 de octubre 2017, 00:49

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Azken urteetan Anoetako Udalak euskararen kale-neurketak egin ditu eta aurtengo datuetan erabileraren jaitsiera erakutsi du ikerketak, %57,7an kokatuz. Honen ondorioz, hausnarketa prozesu bat egingo du Udalak, herrian euskara indartzeko eta arnasgune izaten jarraitzeko. Bakarne Olano Euskara zinegotziak adierazi zuenez, datuen artean «kezkatu gaituzte haur eta gazteen artean euskararen erabileraren beherakadak eta pertsona nagusien erabilerak zenbatean egiten duen behera haurrak presente ez daudenean».

Hausnarketa prozesua tailer parte hartzaileen bidez egingo da. Horietan «euskarak herrian duen egoera aztertzea eta erronka berriak zein diren zehaztea» izango dira helburuak, Goizane Arana UEMAko kideak azaldu zuen moduan. Hasiera batean bi saio daude zehaztuak, azaroaren 4an eta 18an, larunbatak, 10:30etik 12:30era. Helduekin ez ezik, gaztetxoekin ere saio bat egingo da, «garrantzitsua baita beraien iritziak eta pertzepzioak jasotzea», eta ateratako ideia nagusiak beste bi saioetan kontuan izango dira.

Bi saioak herritarrei irekiak izango dira eta herriko eragileek ere parte hartuko dute bertan. Bertan izango da ere Galtzaundi Euskara Taldea, Imanol Artola kideak azaldu zuen moduan, izan ere, Tolosako taldeak eskualdera zabaltzea erabaki du. Bere esanetan, «Anoeta beste herrientzako eredu izan daiteke. Ez bakarrik herritarrak aktibatze lanean, baita koordinazio lanean ere: Udala, UEMA eta herritarrak».

Ipuin kontaketa

Nerabe eta helduentzako ipuin kontaketa izango da gaur Mikelasagasti auditorioan 22:00etan. 'Itsaspetik azalera, azaletik plazara' saioa aurkeztuko dute Itziar Saenz de Ojer eta Nagore Leon kontalariek.

Gomazko paletako finalak

Ezker Hormako Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketak bere lehen finalak jokatuko ditu asteburuan. Horien artean, Emakumezkoen Gomazko Paletako nagusien mailako finalak jokatuko dira gaur arratsaldean Alkartasuna frontoian. 19:30etik aurrera bi final jokatuko dira, lehenengo nagusien bigarren mailakoa Hernaniko Tejedor eta Irigoien Su-Berriko Galdos eta Larrarteren aurka eta, ondoren, nagusien lehenengo mailan, Su-Berriko Garmendia eta Mendizabal Hernaniko Goikoetxea eta Eizmendiren aurka.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios