Euskararen Eguneko mosaikoa osatuko dute bihar plazan

GOIKOETXEA AMEZKETA.

Bihar ospatzekoa den Euskararen Nazioarteko Egunaren harira, eskualde mailako ekintza bateratua antolatu dute aurten. Herri guztien artean 'Tolosaldean euskarak 365 egun !!' leloa osatuko dute, herri bakoitzak esaldi horren letra bat irudikatuz. Amezketak ere parte hartuko du aldarrikapen egun horretan eta horregatik, bihar plazan 11:30ean elkartuko dira hala nahi duten herritarrak, adierazpenaren 'E' hizkia osatzeko. Euskararen Egunerako komunikatua irakurri eta mosaikoa osatu ostean, pintxo-potea eta Amezketan Kantari izango dituzte herritarrek aukeran beheko tabernetan.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos