Euskararen eguna elurretan ospatu zuten lazkaotarrek

Ikastolako kideak atzo hasi ziren euskararen egunaren inguruko ekitaldiekin. /  DV
Ikastolako kideak atzo hasi ziren euskararen egunaren inguruko ekitaldiekin. / DV

DV LAZKAO.

Euskararen Nazioarteko Eguna bihar izan arren, abenduak 3, atzo hasi ziren lazkaotarrak ospakizunekin. Kantu-jira, jolasak, buruhaundiak, erromeria... elurrak etzuen hoztu giroa, euskararen aldeko festan. 1949an ezarri zuen euskararen eguna Eusko Ikaskuntzak, Xabierko Frantzisko hil zen urteko eguna hautatuz horretarako, abenduaren 3a; kondairak dioenez, hil aurreko azken hitzak bere ama-hikuntzan izan zirelako, euskaraz. Eusko Jaurlaritzak eta Euskaltzaindiak bat eginik, egun hau instituionalizatu eta Euskararen Nazioarteko Egun izendatu zuten 1995ean eta Lazkaoko Udaleko Euskara Batzordeak, eta herriko hainbat elkartek, bat egin zuten atzo egun honekinEkintza ugari prestatu zituen horretarako Udalak, goizean zein arratsaldean, San Benito Ikastola, Oin Arin dantza taldea edo Lazkao Txiki musika eskolarekin batera, besteak beste. Goizean, ikastolatik plazara eraman zuten festa San Benitoko ikasle eta irakasleek ostiralero egiten duten kantu-jira baliatuz. Eguraldiak gehiegi lagundu ez arren, hotzak etzuen festa zapuztu eta plazako frontoiean babestuta irakurri zuten haurrek euskararen aldeko pregoia oraingoan.

Euren lagun Argitxoren urtebetetzea ere ospatu zuten arratsaldean, ikastolan, askari handia eta jolasak izan zituztelarik, eta eskolak amaitzean, erromerian ibili ziren berriro herriko plazan, Oin Arinen eta musika eskolako trikitilarien laguntzaz. Iluntzean, festa amaitzeko, Pantxoa Carrerek kontzertua eskaini zuen Areria kultur gunean.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos