Euskararen alde, gaur bakarrik ez

M.A. IBARRA.

Euskararen Nazioarteko Eguna dela-eta, Ibarran hainbat egitasmo egin dira aste honetan zehar, eta gaurko ere badu asmoa. 'Euskaraldia' izenburupean, eskualde mailan mosaiko bat osatuko dute gaur, eta Ibarrari 5 zenbakia irudikatzea dagokio, '365 egun' irudia lortzeko. Herritarrak 11:00etan elkartuko dira Ibarrako plazan irudi hori osatzeko.

Ikastola, egitasmoz bete

Uzturpe Ikastolak aste osoan zehar egin ditu euskararen aldeko ekintzak; esaterako, asteazkenean, DBH4ko hainbat ikaslek Zumardian grafiti bat egin zuten Galtzaundirekin elkarlanean, eta ostiralean, Joseba Usabiaga euskal aktorearekin hainbat saio eduki zituzten, 'Antzez dezagun euskaraz' izenburupean. Astea borobiltzeko, gaurko egunean 'Euskaraz 365 egun' irudia osatzeko parte hartuko du.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos