Euskaraldiaren bigarren bilera egingo da gaur arratsaldean udaletxean

A.A. LAZKAO.

2018ko azaroaren 23tik abenduaren 3ra egingo da Euskaraldia, eta orduan garatuko diren ekintzak zehazten hasteko bilera egingo da gaur, 18:30ean, Lazkaoko udaletxean.

Herritar euskaltzaleak aktibatuta hizkuntza ohiturak alda- tzea da Euskaraldiaren helburua, eta Euskal Herriko hainbat euskaltzale elkartek urteetan zehar landu duten Euskarak 365 egun lan ildoaren baitan kokatzen da.

Euskal hiztunen ohituretan eraginda euskararen erabilera areagotzea eta hizkuntzaren normalizazioan eragitea lortu nahi du egitasmoak.

Horretarako, 'Ahobizi' eta 'Belarriprest' figurak erabiliko dira, euskaraz hitz egiten dakitenek eta euskara ulertzeko gaitasuna daukatenek egunerokotasunean eta ahal den guztietan euskara erabili dezaten.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos