Euskal jaiaren balorazio bilera gaur arratsaldean Anoetan

NÚÑEZ ANOETA.

Duela bi aste ospatu zen Euskal Jaia Anoetan eta gaur ostegunean, egunaren balorazio bilera egingo da. Herritar guztiak daude gonbidatuak beren ekarpenak egitera. Bilera arratsaldeko 18:30ean hasiko da udaletxean.

67ko kintoen bazkaria

1967an jaiotako herritarrak bazkari batekin ospatu nahi dute beren 40. urtemuga. Bazkaria azaroan izango da, nahiz eta eguna eta tokia oraindik zehaztu gabe dauden. Joateko interesa dutenek 607.232.022 telefono zenbakira deitu dezakete izena eman edota informazio gehiagorako.

Fotos

Vídeos