Euskal Jaia ospatuko da gaur Anoetan

NÚÑEZ ANOETA.

Anoetako herritarrek Euskal Jaia ospatuko dute gaur. Hamargarren urtez egingo den jaiari goizeko 9:30ean emango zaio hasiera herriko txistularien kalejirarekin. Ondoren, 10:00etan baserritarren eta artisauen azoka irekiko da plazaz. Herriko baserrietako barazkiak eta fruituak, zein eskualdeko eta Euskal Herriko ekoizleen produktuak ikusi eta erosteko aukera izango da. Gainera, goizean zehar haurrentzako tailerrak antolatuko dira baita lanbide ezberdinen erakustaldiak. Eguerdian egingo da jaiaren aurkezpena eta ondoren ardo-dastaketa izango da Kukuak Kantuz taldeak girotua. 14:00etan herri bazkaria egingo da frontoian eta arratsaldean, 18:00etan ximaur tiraka desafioa egingo da. Fan&Go taldearen erromeriak emango dio amaiera egunari.

Etxauzia proiektua

Euskal Jaiaren harira Baigorriko Etxauzia proiektuaren aurkezpena eskaini zuten elizako zimitorioan Filipe Bidartek, Etxauzia Nafartarren Etxea taldeko kideak. Herritar ugari gerturatu ziren arkupera proiektuaren gertutik ezagutzera. Etxauzia Baigorrin dagoen gaztelua da, XI. mendean eraiki zena nahiz eta mendeetan zehar hainbat aldaketa jasan dituen. XX. mendean utzita egon ostean, 90. hamarkadan berreraiki egin zen eta duela urte batzuk salgai jarri zen. Gaur egungo jabeak amerikarrak dira eta udan bizi dira gazteluan, hainbat ekitaldi eginez bertan.

Fotos

Vídeos