Euskal Herriko sokatira finala gaur Anoetan

NÚÑEZ ANOETA.

Gaur arratsaldean Euskal Herriko Sokatira Txapelketako 320 kiloko finala jokatuko da Anoetako Abraham Olano Kiroldegian. Txapelketan parte hartu zuten zazpi taldeetatik sei sailkatu dira bi sailkapen jardunaldien ondoren finalera: Lapurdiko Baigorri eta Ñapurrak, Gipuzkoako Ibarra A eta B, Nafarroako Txantrea eta Bizkaiko Getxo. Seis Conceyos talde asturiarra izan zen kanporatutakoa. Finala arratsaldeko 17:00etan hasiko da.

Emakumezkoen txapelketa

Bestalde, arratsaldeko 16:00etatik aurrera Alkartasuna pilotalekuan emakumezkoen Ezker hormako paleta txapelketako laugarren jardunaldiko partiduak jokatuko dira. Lehen mailak Galdosek eta Eizmendik Larrarteren eta Maizaren aurka jokatuko dute, eta Garmendiak eta Arrillagak Otaegiren eta Erasunen aurka.

Ondoren, bigarren mailan, hiru partida jokatuko dira: Alaitz Tejedor eta Mungia Olanoren eta Irigoienen aurka, Etxegia eta Lopetegi Galarretaren eta Agirreren aurka, eta Rodas eta Idoia Tejedor Ontsalores eta Lasarteren aurka.

1954ko kintoen bazkaria

Hilaren 25ean, larunbatean, 1954ko kintoek bazkaria ospatuko dute Anoetako Benta Aldea Bodegoian. Gaur larunbata, azaroaren 18an, amaitzen da izena emateko epea. Horretarako, 638606291 (Manu) edo 634422432 (Anton) telefono zenbakietara deitu beharko da.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos