Euskal Herriko Harri Handien Txapelketa gaur Usarrabi frontoian

I. ARRATIBEL ASTEASU.

Gaur, jokatuko da Euskal Herriko Harri Handien Txapelketa Asteasun. Usarrabi pilotalekuan izango da lehia, 18:00etan hasita, eta sei aizkolari ariko dira nor baino nor lehian. Sei kirolariak eskualdekoak dira: Aimar Galarraga, Aimar Irigoien, Imanol Illarramendi, Jokin Eizmendi, Xabier Aranburu eta Jon Unanue.

Gainera, Aizkolari Gazteen Txapelketa jokatuko dute Hodei Ezpeletak eta Xuban Cañamaresek. Horiek 45 ontzako lau enbor eta bi kanaerdiko ebaki be-harko dituzte. Jaialdirako sarrera 15 euro ordaindu beharko da.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos