Euskal Herriko garai zaharren album digitala

Euskal Herriko garai zaharren album digitala

Ormaitegiko Zumalakarregi Museoko 'Euskal Herria: Paisaiak aldatzen' erakusketa ikusteko epea luzatu dute

DV

Txuri beltzean ateratako argazkiei begira, zaila izaten da maiz leku bat errekonozitzea. XIX. mendeko grabatuei begira, imaginatu ere ezin da egin, askotan, begiratzen ari garen paisaia. Gipuzkoa ezezagunari so egiten jarraitu ahal izateko, Zumalakarregi Museoko 'Euskal Herria: Paisaiak aldatzen' erakusketa ikusteko epea luzatu dute.

Erakusketa hau 'mappingalbum.net' beraien argazkiekin elikatzeko ahalegina egin duten pertsonen elkarlan prozesuaren emaitza da. Horrela, proiektuak martxan jarraitzen duela gogorarazi nahi dute museotik, jendea argazkiak igotzera animatuz.

Zumalakarregi Museoa, XIX. mendeko Euskal Herria ezagutu eta zabaltzeko erreferentzi zentroa da, Foru Aldundiaren zerbitzu publikoa, jendartera Euskal Herriko XIX. mendea gerturatzea duena helburu. Garai hartan gizarte, kultura, ekonomia eta politikari lotutako aldaketa handiak izan ziren, mundu garaikideari hasiera eman baitzioten. Horregatik, edukiak eta bildumak gorde, ikertu eta handitzen saiatzen dira.

Iriarte Erdikoa etxea, Zumalakarregi Museoa dena gaur egun, XVIII. mendeko baserri tipikoa da. Bertan bizi izan ziren, besteak beste, Tomas Zumalakarregi jeneral karlista eta Migel Zumalakarregi, politiko liberala.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos