Euskal gaztaren azoka martxan

Giro polita sortu zen gaztagileen txabolatxoen inguruan. / ARGAZKIAK MARÍN
Giro polita sortu zen gaztagileen txabolatxoen inguruan. / ARGAZKIAK MARÍN

MC. ELORZA IDIAZABAL.

Euskal Gaztaren azokaren lehen jardunaldia ospatu zen atzo, besteak beste, mami txapelketarekin. Bederatzi herritarrek parte hartu zuten eta Jesus Aranburuk irabazi zuen lehen saria. Bigarren Juli Imaz geratu zen eta hirugarren, berriz, Juli Berasategi. Irabazleez gain, parte-hartzaile guztiek izan zituzten opariak. Bien bitartean, Xabier Minguez herritarrak mamia bi eratarako egiteko tailerra eskaini zuen.

Azokan, Euskal Herriko Gaztagileen 18 postu zeuden sakabanatuta: herriko plazan, futbitoan, frontoi zaharrean eta Mikel Deunaren plazan. Edari, bitxi, goxotegi eta arropa postuak ere badaude.

Gaurko ekitaldiak

Goizeko 10:00etan azokaren hasiera postuen irekitzearekin. 11:00etan, umeentzako artzain jolasak futbitoan. Ordu berean, Gazta Txapelketa herrikoiaren hasiera. 11:30ean gazta egite erakustaldiaren hasiera era moderno eta tradizionalean Mikel Deunaren Plazan. Eguerdiko 12:00etan artaldea pasako da herritik, eta ondoren ardiei ilea moztuko zaie. Jarraian 12:30ean artile lantze tailerra (Mutur Beltz, Karrantza) eskainiko da udaletxe ondoan. 13:30ean omenaldia, Olazagibel baserriko Bitoriano Urrestarazu eta Arantxa Etxezarretari batetik, eta Arimasagastiko Joseba Baezi bestetik. Ondoren, sari banaketa udaletxe aurrean. Era berean, dantzarien hainbat emanaldi izango dira: 12:00etan frontoi zaharrean, 12:30ean Mikel Deunaren plazan eta 13:15ean Plaza Nagusian.

Parada de autobús

El casco urbano estará cerrado entre las 09.00 de la mañana y las 16.30 horas y los autobuses de Goierrialdea tendrán la parada en el cruce de la farmacia.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos