Borrar
Asteazkenean Donostian egin zen aurtengo azokaren aurkezpena.
Euskal gaztaren azoka gaur eta bihar Idiazabalen

Euskal gaztaren azoka gaur eta bihar Idiazabalen

MC. ELORZA

IDIAZABAL.

Sábado, 5 de mayo 2018, 00:38

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Bigarren urtez jarraian, asteburu osoko Idiazabalgo Gaztaren Azokak herria hartuko du gaur eta bihar, helburu argiarekin: artzainen lanaren atzean dagoen guztia babestu eta balioa jartzea.

Hala, gaur 11:00etan emango zaio hasiera azokari postuen irekitzearekin. 11:30ean Mami Txapelketa Plaza Nagusian eta ordu berean txalaparta tailerra frontoi zaharrean. Jarraian, 11:45ean, artilla lantze tailerra futbitoan.

Eguerdiko 12:00etan mamia egiteko tailerra. Ondoren,13:00etan, txapelketako sari banaketa. 13:15ean, euskal makila erakustaldia.

Arratsaldean, berriz, 16:30 ean, 'Artzain izan nahi dut' esperientzia denei irekia: ardiak larrez aldatu, jetzi eta aazta egitea, Mikel Deunaren Plazan.

Ondoren, 17:30ean, txalaparta tailerra frontoi zaharrean. Jarraian, 18:30ean, Idiazabal Gazta Dastaketa komentatua Plaza Nagusian. Eta eguna amaitzeko Tio Teronen semeak eguna 20:00etan. Dantza Emanaldia Futbitoan izango da.

Urtebetetzeko meza

Bihar igandea, goizeko 11:00etan, Mikel Goiangeruaren Parrokian, meza eskainiko da Julian Gorrochategiren animaren alde, orain urte bat hil zeneko mugan. Bere sendiak gonbidatu egiten du eta aldez aurretik mila esker etortzen zaretenoi.

Areto futbola

Asteburu honetan areto futboleko Idiazabal BaiReformas taldeko senior neskek gaur 16:00etan jokatuko dute play offetako lehen partida Lasarteko Trumoi taberna Eguzki taldearen aurka Zelaako kiroldegian. Senior mutilek ere gaur jokatuko dute, 18:00etan, ligako 25. jardunaldia Villabonako Egarri taberna taldearen aurka Zelaako kiroldegian.

Pasa den asteburuan, senior mutilek 5-2 galdu zuten Oiartzunen. Golegileak Iñigo Lizarralde eta Marcos Retamosa izan ziren. Senior neskak ez zuten partidurik eduki iga amaitu zutelako.

Fútbol

Prácticamente todos los equipos del Idiazabal jugarán hoy. Solo el alevín masculino lo hará mañana.

El Regional Preferente se enfrentará al Ikasberri a las 15.30 en el campo de Arizkorreta. El Primera Juvenil jugará contra el Segura-Goierri hoy a las 18.00 también en Arizkorreta. El Primera Cadete se trasladará al campo de Beraun, en Errenteria, para jugar contra el Beti-Ona B a las 11.30 de la mañana. El Primera Infantil se trasladará al campo de Igartza para jugar contra el Beasain a las 10.40 de la mañana. El alevín masculino jugará contra el Aizgorri-Goierri FT mañana a las 13.00.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios