Euskal Azoka izango da gaur Ikaztegietan

YARZA IKAZTEGIETA.

Goiz guztian zehar Euskal Azokaren VI. edizioa izango da gaur Ikaztegietan. Txistulariek emango diote hasiera 10:45ean eta 11:00etan irekiko da azoka, baserritarrez jantzita joatera animatzen du antolakuntzak. Era berean, herritarrek egindako margoen erakusketa egongo da ikusgai udaletxe azpiko aretoan eta haurrentzako 'hazi bonba' tailerra emango du Ekoguneak 11:00etatik 12:30era. Gainera, arkume jate bazkaria egingo da 14:30ean. Txartelak Herri Ostatua izango dira salgai 20 eurotan. Ondoren, Attola eta Mon-tte trikitilariekin erromeria. Herritarren arteko lokotx biltze txapelketa antolatuko da 17:00etan.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos