Euskal Azoka eskaintza zabalarekin

Uxuek, Naiak eta Iratik beren eskulanak erakutsi zituzten. / YARZA

Herriko eta bailarako hainbat artisauek beren lanak aurkeztu zituzten plazan

YARZA IKAZTEGIETA.

Ikaztegietako herritarrek Euskal Azoka ospatu zuten atzo. Herriko eta bailarako hainbat artisauek beren lanak aurkeztu zituzten plazan jarritako postuetan. Eskulanak, barazkiak, txori kabiak, egur tailak, eta abar ikusi eta erosi ahal izan ziren.

Gainera, herriko margolaritza-taldeko kideek egindako lanen erakusketa izan zen udaletxean. Edurne Sudupe irakaslearekin batera Ramon, Idoia, Jaione, Idurre, Koro, Danel eta Norak ikasturtean zehar egindako margoak erakutsi zituzten.

Azokaren osagarri, haurrek hazi bonbak egiten ikasi zuten Ekogunearen eskutik. Buztinarekin eta landare ezberdinen haziekin osatu zituzten bolak, gero etxeko loron-tzietan edota zelaietan botatzeko.

Fotos

Vídeos