Euskadiko txirrindulari txapelketa larunbatean

A. ETXEBERRIA SEGURA.

Afizionatuen LX. San Joan Txirrindulari Proba jokatuko da larunbat arratsean. Festak hasi baino aste bat lehenago dator aurtengoan karrera eta lehiaketa garrantzitsua izango da gainera, Euskadiko Txapelketa egongo baita jokoan elite eta 23 urtez azpikoetan. Txirrindulari Elkarteak antolatuta, arratsaldeko 4etan abiatuko da tropela eta, 113 kilometroko ibilbidea bete ondoren, 18.50etan aurreikusten da lehen sailkatuen helmugaratzea. Lierni 5 aldiz igoaz, azken urteetan ohizkoa den ibilbidea bete beharko dute txirrindulariek.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos