Etzidamu amaituko da Errioxarako irteeran izena emateko epea

YARZA

Lizartzako Udalak Errioxara irteera antolatu du datorren hilaren 18rako, larunbaterako. Autobusa 8:30ean aterako da Joxe Mariko aparkalekutik eta, San Vicente de la Sonsierran hamaiketakoa egin ondoren Olmaza ardotegira zuzenduko dira bisita eta bazkaria egiteko. Irteeraren prezioa 40 eurokoa da. Izen-emateak irekita dago jada udaletxean asteartera arte, 14a. Autobusa osatu ahal izateko gutxienez 15 pertsonek eman beharko dute izena.

Fotos

Vídeos