Etxebizitza hutsen inguruko bilera gaur udaletxean

NÚÑEZ LEGORRETA.

Udalak herriko hainbat etxebizitza hutsik daudela ikusirik horien erabilera bultzatu nahi du. Horretarako, etxebizitza hutsen errolda osatu berri du eta bi bilera aurreikusi ditu herritarrekin, beren iritziak eta proposamenak jasotzeko. Helburua alokairuak sustatzea eta etxebizitzak merkaturatzea da, eraikinei etekina ateraz. Lehenengo bilera gaur, 19:00etan izango da, udaletxean, eta ekainaren 27an bigarrena, ordu eta toki berean. Bilera horietan jasotako informazioarekin eta ekarpenekin Siadeco etxeak diru laguntzen programa bat osatzeko ordenantza bat landuko du.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos