ETB-ko 'Historias a Bocados' saioa Segurari eskainiko zaio asteburu honetan

A. ETXEBERRIA SEGURA.

ETB-ko 'Historias a bocados' programan Segura azalduko da asteburuan. Larunbat eta igandean ikusi ahalko da saio berdina, 20:00etatik aurrera.

Ander Gonzalez sukaldari donostiarrak gidatzen du programa eta helburua herri batera joan eta bertako jendearekin egotea da, sukaldaritzako ukitu batzuekin lagunduta.

Grabazioak hiru lekutan

Segurako kasuan hiru lekutan egin dituzte grabazioak; Ondarre nekazalturismoa eta gaztandegia izango da bat. Gaztandegian grabaketan egiten egon diren Mexikoko telebista kate batekoak azalduko dira. Rafa Berasategi izango da bigarren protagonista, bere Errastiolatza erakustokia mintzagai hartuta eta baita ere egin dituen bidaiak. Carlos Valverde notarioa izango da hirugarrena. Hilabete gutxi daramatza herrian notario segoviarrak eta bertara nola egokitu den azalduko du.

Fotos

Vídeos