Eskolako ostalaritza zerbitzua esleitzeko prozeduran parte hartzeko azken egunak

Taberna. Zerbitzua emateko izena emateko azken egunak.
Taberna. Zerbitzua emateko izena emateko azken egunak. / GALILEA

MIRYAM GALILEA EZKIO.

Ezkioko Udaleko azken Udal Osoko Bilkuran erabaki zen bezala, Santa Lutziko ostalaritza zerbitzua eramateko eskaintzak aurkezteko epe zabalik dago, momentu honetan dagoen kontratua amaitzen delarik. Eskaintzak aurkezteko azken eguna asteartea izango da.

Ezkioko Herri Eskolako ostalaritza zerbitzuaren kontratazioaren inguruan dagoen kontratua ez luzatzea onartu ondoren, berriro lizitaziora ateratzeko Ekonomiko administrativo baldintza zehatzen plegua onartu zuten azken bilkuran.

Urriaren 7an Herri Eskolako eraikineko ostalaritza zerbitzuen kontratuaren iraupena bukatzen da, eta berriro esleitzeko prozedura zabalik dago. Interesatuek dokumentazioa (Baldintza Ekonomiko-Administratiboen agiria) eskuragarri dute Ezkioko Udaletxean bulego lanorduetan; eskaintzak aurkezteko epea irailaren 12an, asteartean, amaituko da.

Fotos

Vídeos