Eskolako ostalaritza zerbitzua esleitzeko prozedura zabalik

Taberna. Urriaren 7an amaitzen da kontratua. / GALILEA

Urriaren 7an amaitzen da kontratua eta hau eramateko aurrerantzean eskaintzak aurkezteko epea zabalik dago

MIRYAM GALILEA EZKIO.

Ezohiko Udal Osoko Bilkura aurrera eraman da aste honetan Ezkioko Udaletxean, bertan puntu bakarra jorratu zutelarik, hau aho batez onartuz. Ezkioko Herri Eskolako ostalaritza zerbitzuaren kontratazioaren inguruan dagoen kontratua ez luzatzea onartu ondoren, berriro lizitaziora ateratzeko Ekonomiko administrativo baldintza zehatzen plegua onartu zuten aho batez.

Honen ondorioz, aste honetan herritarrei jakitera eman diete Udaletik egoera: urriaren 7an Herri Eskolako eraikineko ostalaritza zerbitzuen kontratuaren iraupena bukatzen da, eta berriro esleitzeko Udal Osoko Bilkurak, Baldintza Ekonomiko-Administratiboen agiria onartu du.

Lizitazio prozedura berriak izaera administratiboa izango du, eta publizitate gabe negoziaturiko prozedura bitartez egingo da. Honez gero interesatuek dokumentazioa (Baldintza Ekonomiko-Administratiboen agiria) eskuragarri dute Ezkioko udaletxean bulego lanorduetan, hau da, goizeko 9:00etatik 14:00ak bitartean. Eskaintzak aurkezteko epea zabalik dago dagoeneko eta irailaren 12an amaituko da.

Fotos

Vídeos