Eskola kirolako partidak gaur goizeko 9:30ean hasiko dira

BELEN PARRA OLABERRIA.

Gaur, larunbata, goizeko 9:30ean Eskola Kirolako partidak hasiko dira. 6. mailan dauden ikasleek San Benito ikastetxearen aurka jokatuko dute. 10:30ean 5. mailan daudenei tokatuko zaie jokatzea Urdanetaren aurka, eta 3-4. mailakoek San Benitoren aurka goizeko 11:30ean.

Elkarretaratzea

Joan den ostiralean irakasleek, ikasleak eta familiak lagunduta elkarretaratzea egin zuten eskola aurrean, azken urteetako murrizketen ondorioei aurre egiteko neurri zehatzak ezartzea eska-tzeko.

Hezkuntza Publikoko Irakasleek proposatzen dute «hezkun-tza sistema berri horren bidean nahitaezkoa deritzogu berdintasun eta kalitatezko hezkuntza eskubidea bermatzeko neurri eta baliabide nahikoa izatea eta lan-baldintzak nabarmen hobetzea Irakasleen artean, Heziketa Berezian, Sukalde eta Garbiketan eta Haurreskoletan».

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos